XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN ZATIA

(Donibane Garazin nonbeit Garat trinketaren ondoan)

Lehen agerraldia

Anne-Sophie, Oihana, Franck, Marie-Rose

Atean dira hiruak, sartu eta esplikatu berriak.

MARIE-ROSE: O! Petit basque-n!

Zaudezte, jartzen naiz.

Eta interesatuak zirezte.

O! jainkoa!

Milesker.

O! sekulan ez nuen erranen!

FRANCK: Nik ere ez eta hasten naiz inketatzen.

MARIE-ROSE: Zer mutiko pollita.

Hain perestua, hain ontsa ikasia!

Egun guziz banboxten ari den mundu honetan, denetarik ikusten baita mende honetan, gazteria gauaz kurri eta orroaz karriketan, sekulan ene lo egiteko kaxetak ahanzten baditut: entzuten diren lohikeria guziekin.

Behar zaitut eskertu Euskal Herriaren izenean zure semea hain ontsa hazi baituzu.

ANNE-SOPHIE: Bainan ez da posible.

Zer dut Maman t-shirtean markatua.

FRANCK: Bai nik ere eskertu behar zaitut Ama, egun guziz andereak dion gauza bera gogorat jiten baitzait.

OIHANA: (irriz)

Baina hau net ustela da

MARIE-ROSE: O! zoin maitagarria den.

Bainan ez dut nahi Anderea dei nazazun.

Zahartu nahi nauzu kokina.

Dei nazazu Marie-Rose